[itzul] Nori/nora begiratu?
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Eka 13, 08:54:43, CEST 2006
Niri ere eman zidan aspaldi batean, Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren
lehenengo pasaldian hau esan zuenetik (lodiak eta etzanak galduta):
Begiratu 1, begira, begiratzen. dio ad. 'behatu, so egin'. 2 du ad.
'zaindu, gorde'
Izan ere, artxibora zoazela agirizainak esaten badizu "begiratu nahi
duzuna", txarto dago? "Begiratu nahi duzunari" esan behar zuen. Nire
erabileran ez. Orain ostera onartzen du "du"rekin ez dela beti "zaindu,
gorde":
begiratu 1, begira, begiratzen. 1 du/dio ad. 'behatu, so egin': leihotik
begiratu zuen. 2 du ad. 'zaindu, gorde': begira gaitzazu gaitzetik. 3
(objekturik gabe): leihotik begiratu zuen.
Hala ere orain zalantza geratzen zait adibide bera adiera bitan agertzea
akatsa ez ote den.
Antzera gertatzen zait itxaron aditzarekin ere. Euskaltzaindiak:
Itxaron, itxaroten, itxarongo. 1 dio ad. (objektu biziduna denean):
Mireni itxaron diogu luzaz. 2 du ad.: itxaroten dut hilen piztuera.
Badirudi adieren arteko aldea gramatika hutsezkoa dela, baina semantikaz
dira ezberdin: bata, zain egon eta bestea, itxaropena izan. Baina, zer
gertatzen da objektu bizigabearen zain gaudenean? Adibidez, txanda
itxaroten dugu. Eta "du" izan arren, ez dugu "txandaren esperantzarik".
Jon
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Igor Odriozola
Enviado el: viernes, 09 de junio de 2006 13:29
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Nori/nora begiratu?
Eguerdi on danoi,
"Begiratu" aditzak buruhauste bat baino gehiago sortu dit azkenaldion.
Batzuetan nori/zeri, beste batzuetan nora.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago