[itzul] ER: Toma de Razón Contable
Ander Irizar
airizar a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Eka 14, 09:59:14, CEST 2006
Kaixo, Jon:
"Toma de Razón Contable"
Bi foru legetan "toma de razón en contabilidad" aurkitu dut. Batean,
"kontabilitate arloko arrazoi-hartzea" agertzen da, eta bestean berriz
"kontabilitateko arrazoi-hartzea". Hala ere, ez dakit hori bide zuzena eta
egokia den.
Euskaltermen (kontsulta-fitxa) hau aurkitu dut:
inskripzio zibila egite
es toma de razón civil
Eta Draen, berriz, honela definitzen du "tomar razón":
tomar razón, o la razón.
1. fr. Asentar una partida en cuenta o hacer constar en un registro lo que
en él debe copiarse, inscribirse o anotarse.
Agian nahikoa da "kontabilitatean jasotzea" edo holakoren bat. Ea
adituxeagoren batek zer dion.
Ander Irizar
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Jon Arbizu
Bidalia: miércoles, 14 de junio de 2006 9:30
Nora: ItzuL
Gaia: [itzul]
Egunon:
Ezin delako hori inon aurkitu euskaraz. Laguntzerik bai?
Eta "Mayor de terceros contables"?
Esker aunitz
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago