[itzul] biarritziense
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Eka 15, 11:43:57, CEST 2006
Unitate kronoestratigrafikoetako bat da estaia. Estaien izenak emateko,
EHUko geologoen euskara-taldeak aspaldi euskaratu zuen taula
kronoestratigrafikoan, irizpide hau erabili zuen: ingelesezko izenetik
abiatzea eta, ingelesezko '-an' amaieraren ordez, '-ar' atzizkia eranstea
sistematikoki (gaztelaniaz '-ense' eta frantsesez '-en' sistematikoki
ezartzen duten bezala). Hortik:
'Priabonian' -> 'Priaboniar'
'Biarritzian' -> 'Biarritziar'
Gogoan dut garai hartan ohartarazi geniela aski ingelesaren menpekoa
gertatzen zela irizpidea, ingelesezko '-ian' amaieratik euskarazko '-iar'
amaiera badaezpadakoak sortzen baitziren (jakina denez, '-ar' atzizkia
leku-izenari eransten zaio. Oraindik hor zehar dabiltzan 'egiptiar',
'kanadiar', 'belgiar'... hibridoak gaitzestekoak dira, jakina; haien ordez,
'egiptoar', 'kanadar', 'belgikar'... eratorri zuzenak erabili behar dira),
eta, gainera, 'Biarritzian' kasuan, exonormatiboa gertatuko zela
'Biarritziar' ematea ('biarriztar/miarriztar' eman du Euskaltzaindiak
Biarritz/Miarritze herriko herritarrak izendatzeko. Egia da,
bestalde,frantsesez 'Biarritzien' esaten diotela estaiari, eta 'Biarrot'
Biarritzeko herritarrari).
Hala ere, berriro aztertu ondoren, esan ziguten sistemaren kohesioaren
mesedetan irizpide argia eta erraza hobesten zutela (bestela, estai-izen
bakoitzaren atzean zer toponimo dagoen bilatu beharko litzateke), eta hala
argitaratu zen taula kronoestratigrafikoa, eta hala argitaratu zen 'Geologia
hiztegi entziklopedikoa' ere.
Horregatik, adibidez, 'Maastrichtiarra' da, irizpide horren arabera, estai
baten izena, nahiz eta 'Maastricht' hiriko hiritarrak 'maastrichtarrak'
izan.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Amaia Apalauza
Enviado el: jueves, 15 de junio de 2006 10:30
Para: Itzul
Asunto: [itzul] biarritziense
Egun on:
Geologian erabiltzen den "aldi" edo "aro" bat da "biarritziense" hori.
Hona testuingurua:
"Los materiales que la conforman son niveles de areniscas con cemento
calizo, de carácter turbidítico, intercalados en las margas del Eoceno
(Biarritziense-Priaboniense)".
Euskalterm-en arabera, "Priaboniar" da "Priaboniense"ren ordaina. Baina
nola emango zenukete "Biarritziense"?
Aldez aurretik, esker mila.
Amaia.
__________________________________________________
Correo Yahoo!
Espacio para todos tus mensajes, antivirus y antispam ¡gratis!
Regístrate ya - http://correo.yahoo.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago