[itzul] aquilegias azules
    LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER 
    larrinaga_asier a bildua eitb.com
       
    Al, Eka 19, 13:58:54, CEST 2006
    
    
  
	<<Aquilegia>> landare genero baten latin izena da. Euskaraz lasai
asko esan dezakezu <<Aquilegia urdinak>>.
	Kontuan hartu beharreko gauza bakarra da unitate horretan
<<Aquilegia>>-k ez duela bere "teknikotasuna" galtzen. Beraz, letra
etzanarekin idatzi beharko litzateke.
	Euskaltermek genero horretako espezie bat badakar: <<Aquilegia
vulgaris>>. Euskaraz <<kuku-belar>> esaten zaiola dio.
	Ez dut ez espeziaren berri, ez generoaren berri, baina ez dut uste
asko erratuko ginatekeenik euskaraz <<kuku-belar urdinak>> jarriz gero.
Betiere, testua dibulgatiboa-edo bada. Testua teknikoa bada, nahita
erabilita egongo da latin izena.
Asier Larringa
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago