[itzul] Fw: "desencantamiento del mundo"

Iņigo Errasti Aranbarri errasti.i a bildua AJU.ej-gv.es
As, Eka 20, 08:33:14, CEST 2006


Egun on,

Tematiegia izatea ez bada (bestela jaramonik ez eta listo), nik uste dut (geure) xarma-lilura gaurkoek ez digutela uzten argirik ikusten ;)
Egia da Zehazki hiztegiak xarma eta senideak dakartzala esanahi horretarako, baina "encanto"-ren lehenengo adieran: "aztikeria, sorginkeria; lilura" dakar, nahiz eta gorago "encantado: sorgindu(a), xarmatu(a)" dakarren.

Hara, hiztegietan-eta topatutako adibideak (batzuk apropos-aproposak direla uste dut... burua nahasteko ere lehenengo hau)

"Eztuzu ikhusten xarma llillluratzen zaituena"! (harridura-marka neuk jarri diot)
"Sortaldeko erlijioek oso lilura sakona pizten dute Europako gizonarengan. (...) Ikusi nuen lehen lilurari heldu nion, Egia eta Bidea aurkitu nituelakoan."

"Zuk, Jauna, zuk xarmatzen nauzu Zeruko xarma puxantez."

Orotarikoan:

Lilura-baso. Bosque encantado: Zu ziņan lenez lillura-baso/berezietan ederren!" edo "Magoek lilluratu zutela ohartu zenean."
parekoa(?)
"Idia edo behia xarmatua denean ezagutuko duzue idiaren trublezia handia."

"Ene semea, eztezazula utz zure burua xarmatzerat gizonen solas ederraz."
"Etzen hau lilurazko erresuma bat, ala ba?" "Lillurazko mundu bat sorrarazten dute gu baitan (aurtzaroko otoitzapenak)."

Ez omen dago erabateko sinonimorik, baina, nik neuk, horiek biak oso-oso hurbil ikusten ditut; batean batek hartzen duena, hurrengoan besteak. Orain, guk zein modutan erabili nahi ditugun, bakoitzari zer esanahi eta erabiltzeko era eman nahi diogun, hori beste kontu bat da.

Iņigo



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago