[itzul] santu kontuak
Mendiola Agirre, Aitzol (Educación)
aitzol.mendiola.agirre a bildua cfnavarra.es
Al, Eka 19, 14:35:04, CEST 2006
"Iglesia de Santa Maria la Real" itzuli behar dut.
Euskaltzaindiara jo, eta 125. arauan dio Kristoren ama izendatzeko Andre Maria (Heg.), Andra Maria (Hegoaldeko erdi-mendebaldea), Andredena Maria (Ip.), Andre Dona Maria (tradiziozkoa) formak onartzen direla.
Iruñean badugu plaza bat izen horrekin, eta euskarazko adiera "Andre Maria Erregina" du.
Zarautzen ere bada izen bereko eliza (eta Azkoitian, eta Zangozan, eta Guardian...). Sarean begiratu eta uztarria.com-en, GAOn, Argian, euskadi.net-en, hiru.com-en eta Harluxet-en
"Santa Maria la Real eliza" ageri da.
Zein da zuen ustez biderik egokiena? euskaratzea edo gaztelaniaz uztea?
eta Lizarrako "San Pedro de la Rúa" eta gisa horretako kasuetan?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago