[itzul] ER: Con mala escoba mal se barre

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Eka 20, 13:07:14, CEST 2006


Ez ahal zait inor asaldatuko txantxarengatik (hi bazakiat ezetz), baina
adibide bikaina irten zaik, Gotzon, tartekien komaren (eta, oro har,
puntuazio egokiaren) beharra ilustratzeko.

(Bai: emailetan ere, adeitasun-kontu ezezik, argitasun-berme ere bada
idazkera txukuna, presak presa, ahalbait zaintzea).

Izan ere, oso gauza itsusia huke (hori esan nahi bahu) "(lanak) arrazoiz
gainera harrotzen hastea" inori leporatzea (are gutxiago, txaloa besterik
merezi ez duenari), horixe baitiok hor...

Alegia, ohartu ez denarentzat diot, zera esan nahiko huela noski: "gora
harrotzen hasiak dira; arrazoiz, gainera".

Eragozpenik ez baduk, puntuazio-ikastaroetarako gordeko diat alea.

Barkatu erratza alferrik erabili badut, baina "interes orokorrekoa" iruditu
zaidak txantxaren azpiko ikaskizuna (puntu eta koma gauza exotikoa dela
pentsa dezakeenarentzat, batez ere).

A, eta zorionak, nire partetik ere, gure itzultzaile-hirukote fin horri!

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Gotzon Egia
Bidalia: asteartea, 2006.eko ekainak 20 08:43
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Con mala escoba mal se barre


Zerrendakide batzuen lanak gora harrotzen hasiak dira, arrazoiz gainera:
http://accurapid.com/journal/37localizacion.htm

Zorionak Itziar Bernaolari, Ana Isabel Moralesi eta Irune Payrosi!



--
Gotzon Egia
<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net>gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago