[itzul] aquilegias azules
    GOIKOETXEA G LANGARIKA, IRATXE 
    goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com
       
    Iga, Eka 25, 11:30:29, CEST 2006
    
    
  
Gaur irakurri dut Agurtzaneren galdera eta eman dituzuen erantzunak.
Aquilegiak direla eta, neu ere loreon euskal izena topatu guran ibili
nintzen lehengoan, eta ez nuen gauza haundirik argitu. Beste askotan
gertatzen den legez, nahaste handia dago. Euskaltermek  kuku-belar dakar,
baina Orotarikoan 'kuku-belar' eta 'kuku-lore' Digitalis generoaren ordaina
dira. 'Kuku-praka' sarreran, ostera, gehiago ematen dira: capuchina, boca de
dragón, aguileña... Eta 'narciso' (=txutxufraka).
Loreetan ez naiz batere aditua, baina bai zalea, eta susmoa dut loreon
arnasa laburra adierazteko erabiltzen dela 'kuku' hitza. Hori dela eta,
Asierrek proposatutako moduan jokatuko nuke neuk ere: latinezko izendapenari
helduta.
Argazkiak ikusi gura izanez gero, polit askoak daude hemen:
http://www.bielsa.com/natura/flores.html
-----Mensaje original-----
De: Agurtzane Mallona [mailto:amallona a bildua euskal.deusto.es]
Enviado el: lunes, 19 de junio de 2006 13:51
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] aquilegias azules
Itzulkideok:
Ez dakit zer egin honekin. Ustez goiko horiek landareak-edo omen 
dira (edo piztiak, nork jakin). Kontua da landareen berdearen artean 
nabarmendu egiten direla. Laguntzerik bai? Mila esker aldez aurretik.
Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago