[itzul] beherapenak

Xabier Aristegieta xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Eka 28, 13:14:17, CEST 2006


Nik beste argudio bat ere ikusten dut "beherapen" ez baztertzeko.

Nola esan euskaraz "me han hecho una rebaja del veinte por ciento"?

Argi dago hor ezin dugula "merkealdi" erabili.

Xabier
----- Original Message ----- 
From: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.com>
To: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, June 28, 2006 11:13 AM
Subject: [itzul] beherapenak


> 
> Udako merkealdia hastear dela eta, kazetarientzako esapide batzuk
> prestatzen ari gara, <<beherapenak>> tartean dela.
> 
> Juan Garziak aurreko mezuan <<beherapenak>> esamoldeari buruz jarri
> duen oharra irakurrita, nik ezin dezaket argitasunik eman, baina gogoeta
> apur bat egin dut.
> 
> Ez dakit <<beheratu>> aditza zalantzan jarrita dagoen "prezioa
> jaitsi" adieran. Nik ontzat ematen dut, eta, ontzat edukita, hortik
> aurrerako guztia hizkuntzaren berezko dinamika baino ez da. Edo horretan
> nago ni.
> 
> beheratu > beherapen: aditzetik izena eratortzea --> OK
> 
> beherapen(a) > beherapenak: sasoi baten izena sortzea, sasoia
> markatzen duen "gertaera" pluralean jarriz (gogoan izan <<Gabonak>> edo
> <<Eguberriak>>, <<San Joanak>>, <<hauteskundeak>>, <<oporrak>>,
> <<azterketak>>...) --> OK
> 
> Gustatzea edo ez gustatzea subjektiboa da, eta horren arabera egingo
> du bakoitzak bere hautua.
> 
> Baina ez dago hizkuntza arrazoi objektiborik <<beherapenak>>
> munstrotzat jotzeko... (Egiatan ez dago, ezta?).
> 
> Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago