[itzul] encierrillo

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Ast, Eka 29, 12:11:46, CEST 2006


Iruņean biak zeuden. Entzierrilloa eta entzierro txiki.

"Entzierro txiki" umeentzat antolatzen zen entzierro bat zen, bigantxa txikiekin egiten zena. Noizbait ere kendu egin zuten, umeentzako arriskua zela-eta.
"Entzierrilloa" zezenak entzierroa hasteko tokira eramateko zera da.

Nik "entzierrilloa" jarriko nuke lasai-lasai. Bestea, nik uste, nahasgarria da.

Patxi, harritu zait zuen erabakia irakurrita, eta igual errespetatu beharko da zuek zaretelako Iruņeko Udalaren itzultzaileak. Niri ez zait egokia iruditzen.

Zergatik ez hartu mailegua? Entzierro hitza ere mailegua da, baina ez gara hasiko beste zerbait asmatzen, ezta? Orain euskara da. Berdin esanen nuke entzierrilloaz. Jatorria gaztelania izanik ere, orain euskaraz erabiltzen den hitza da, Iruņerrian behintzat.

"illo" atzizki horrek, bestalde, beste kasu batzuetan bezala, ez du adierazten entzierroa txikia dela. Nik uste bestelako ņabardura eransten diola hitzari.
Berdin gertatzen da "quesito", "silleta", "camioneta" hitzekin. Ez da gazta txiki bat, aulki txiki bat edo kamioi txiki bat. Txikiagoak dira, bai, baina beste zerbait ere adierazten dute.
Horregatik proposatzen dute batzuek gazta-atal eta ez "gaztatxo" (askok erabiltzen dute orain). Horretatik esaten da silleta eta kamioneta.
Eta igual sail berekoa da "solomotxoa" (solomillo esateko ikusi izan dute menu askotan, solomoaren eta azpizunaren ordez).

Ongi izan.
Fernando Rey



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago