[itzul] ER: ER: beherapenak

Kepa Diegez kepa.diegez a bildua gmail.com
Ast, Eka 29, 12:33:16, CEST 2006


Ados. Oso ona azalpena. Aditzetatik abiaturik, adjektiboek ere badute
zeresanik  honelakoetan. Beraz, "merkatu"aditzetik ("merkatu" ez da
onartztn) "merkaldi" aterako litzateke, ezta?

2006/6/29, Alfontso Mujika <alfon a bildua elhuyar.com>:
>
> Kepak esana:
> <Adjektiboekin? "merkealdi" baizik ez>
> <Dena dela, nolabaiteko araua apurtu eta hitza zabaltzen bada, aurrera.>
>
> Uste dut komeni dela baieztapen horren aurrean zerbait argitzea. Egia da
> '-aldi' atzizkia izenei eta aditz-oinei eransten zaiela, baina kontuan
> hartu
> behar da ia edozein adjektibotatik atera daitekeela aditza (beltz ->
> belztu), eta, ondorioz, hortik zuzenean lortzen da <<'aditz-oina + aldi' =
> 'adjektiboa + aldi'>> ekuazioa (beltzaldi).
>
> Ez al dago, bada, adjektiboa hitz hauen guztien oinarrian?: ahulaldi,
> alaialdi, apalaldi, barealdi, larrialdi, erialdi, nagialdi, okerraldi,
> ilunaldi, lasaialdi, motelaldi, idorraldi, estualdi, harroaldi, saminaldi,
> samurraldi...
>
> Bestalde, bi datu:
> 1-'merkealdi' hitza Hiztegi Batuan dago.
>
> 2- 'merkealdi' hitza Donostiako Udalean itzultzaile egondako Joxean
> Agirrek
> "asmatu" bide zuela aipatu zuen Karlosek atzo. Orotariko Euskal
> Hiztegiaren
> arabera, 'merkealdi' hitza Toribio Etxebarriak (1887-1968) jaso zuen
> 'Lexicón  del euskera dialectal de Eibar' lanean ("baja de precios" erdal
> ordaina ematen zaio Orotariko Euskal Hiztegian).
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Kepa Diegez
> Enviado el: jueves, 29 de junio de 2006 11:33
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] ER: ER: beherapenak
>
>
> Badirudi neuk aipaturikoa ez dela ulertu. Bihoa berriz azalpentxoa:  ez
> dut
> esan "aditza + -aldi" beharko zuenik, baizik eta "izena (edo, izenkia) +
> -aldi". Eta, nik dakidala "merke" adjektibo edo adberbioa da. Hori
> dela-eta,
> norbaitek (ez, nik) "merkatzealdi" proposatzen zuen "-aldi" atzizkiaren
> osatzeari jarraituz. Ildo horretatik honako hauek ditugu: "hitzaldi",
> "zinemaldi", "jazzaldi", "beroaldi", "hotzaldi", "denboraldi",
> "hizketaldi",
> "oporraldi", "eguraldi", "jaialdi"... denak "izena+adjektiboa". Aditzekin?
> "jataldi", "janaldi", "agerraldi", "ekinaldi"... Adjektiboekin?
> "merkealdi"
> baizik ez. Dena dela, nolabaiteko araua apurtu eta hitza zabaltzen bada,
> aurrera. Erabilera beti nagusi.
>
>
> El día 29/06/06, Juan Garzia Garmendia <svrinsjg a bildua sv.ehu.es> escribió:
> >
> > >>Izen bat behar du horrek? Bai, baina ez
> > >>dakit euskaraz zein izan litekeen. Gaztelaniaz bai: <<saldo>>,
> > >> <<oportunidades>>.
> >
> > Tira ba: "merkealdi" eta "beherapen" sinonimo badira (gustuak gustu),
> hitz
> > bat falta zaigu erdarazko "saldo(s)" horren ordain (ZEHAZKIk, hala ere,
> > "merkaldi" ematen du horretarako ere, "descuento"rako ere "beherapen"
> > ematen
> > duen moduan).
> >
> > Nik sinesten ez dudana, berriz, hor norbaitek bota duen beste bat da:
> > prezioak "beheratu" egiten direnik. Hori esateko bada modu bat baino
> > gehiago, baina ez dut uste inork halakorik esango lukeenik natural.
> > Jakina,
> > hor ere gaztelania kalkatu nahi da: bajar-jaitsi (dira) rebajar-beheratu
> > (dituzte).
> >
> > Halako automatismoei apur bat kontra egiten ez badiegu, aurki osatua
> > genuke,
> > lehenaz gainera, gaztelaniazko euskara. Gotzonen oharra ere, ustez, hori
> > seinalatzera zetorren: euskarazko esapide naturalek ez datozela beti bat
> > gaztelaniazkoekin, eta hori ezin dela hiztegi-kolpez konpondu beti (alde
> > horretatik, ez zait batere gaizki iruditzen ZEHAZKIk ez ekartzea
> > gaztelaniazkoen banan-banako ordainik).
> >
> > Etxean ahaztu zait atzo halabeharrez irakurri nuen aldizkari bateko
> > esaldia,
> > baina honelatsu zioen: "Si están rebajados o si nos hacen un
> > descuento...".
> > Bakoitzak bere bertsioa zertu dezake, baina ez ahal da izango (ezta,
> > Xabier?) "Beheratuta badaude edo beherapen bat egiten badigute...".
> > (Alegia,
> > izatekotan, "beherapen" izena dela terminoa, eta ez "beheratu" aditza).
> >
> > Azken oharra "merkealdi" hitzaren osaerari eta semantikari buruz, esan
> > diren
> > batzuen aurka. "Merkealdi" gaizki osatua bada aditz batean oinarriturik
> ez
> > dagoelako, "hitzaldi" ere hiztegitik kendu beharko genuke, besteak
> beste.
> > Eta "hitzaldi"k "hitz(en) garaia" esan nahi duenik ere ez dut uste.
> >
> > Ez hartu, hala ere, ukoa ukalditzat.
> >
> >
>
>
> --
> Kepa Diegez
> etnomet.blogspot.com
>
>


-- 
Kepa Diegez
etnomet.blogspot.com



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago