[itzul] dificultad AD (III)
ERRASTI ARAMBARRI, Iñigo
inigo.errasti a bildua bizkaia.net
Or, Eka 30, 13:52:23, CEST 2006
Kaixo, Edurne:
Ez dakit inork sekula hori itzuli duen (ziur baietz, ze Berrian eta Garan, esaterako, astero-astero publikatzen baitute mendiari, eskaladari eta halakoei buruzko atala), baina irizpide bateratua izateko moduko kontua izan liteke, gaur egun aisiak, oro har, eta mendiak gero eta jende gehiago erakartzen baitute.
Zuk aipatu duzun zerrenda horrek frantsesan du jatorria (F, PD, AD, D, TD, ED, ABO), jakina baita herrialde horretan mendi kontuetan duten tradizio luzea. Kontua da, frantsesetik gaztelaniara oso erraz egin dutela aldaketa (ikusi duzu zerrendatxoa). Zer egingo dugu, baina, euskaraz? Ingelesek, adibidez, laburdurak bere horretan hartu eta azalpena ingelesez ematen diete sarritan (Erresuma Batuan, AEBn eta beste herrialde batzuetan, euren zailtasun zerrendak dauzkate harkaitzetan egiten den eskaladarako, baina alpinismoa Frantzian sortua omen denez, horiena hartzen dute jeneralean).
Bestetik, askotan graduak ñabardura batekin ematen dituzte, MDsup., Dinf., MD+, PD-... Eta halakoak. Hori ere, kontuan hartu beharko genuke, nire ustez.
Ez da hau, igual, ordurik egokiena buruari buelta gehitxo emateko (eta ziurrena ez duzu denbora askorik izango itzulpena emateko), baina uste dut gai honek merezi duela zerrendako kideen arteko eztabaidatxo bat-edo.
MF: Oso erraza (OE ?)
F: Erraza (E ?)
PD: Zailtxoa ? (Zx???)
AD: Zail Samarra (ZS ?)
D: Zaila (Z ?)
MD: Oso Zaila (OZ ?)
ED: Guztiz/Erabat Zaila (GZ/EZ ?)
Barkatu, badakit ez dizudana askorik langundu... Ea astelehenean norbaitek honekin jarraitu nahi duen.
Iñigo
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de aztiri
Enviado el: viernes, 30 de junio de 2006 12:11
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] dificultad AD (III)
Eguerdi on. Mendira joateko eguraldi ona egiten duenez, hona hemen
mendizaleontzako galdera bat.
"Rutas de dificultad AD (III)" daukat, eta AD horrek "Algo Dificil"
esanahi omen du.
Interneten zailtasunen mailaketa hau aurkitu dut. Itzul al dituzue inoiz?
Eskerrik asko.
Edurne
0 MF Muy Fácil Faciclidad siempre relativa
I F Fácil Pendientes de nieve de menos de 15º
II PD Poco difícil Pendientes de nieve dura de 15-25º
III AD Algo difícil Pendientes de nieve dura de 25-35º
IV D Difícil Pendientes de nieve muy dura de 35-45º
V MD Muy difícil Grandes pendientes de 45-55º
VI ED Extremadamente difícil Grandes pendientes de más de 55º
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago