[itzul] frankoen hizkuntza

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Mar 1, 10:04:42, CET 2006


Beharbada arrazoia daukazu. "Frankoera" "franciquera" baino txukunagoa da,
nahiz eta bigarren hori den hizkuntzen katalogoan erabili dutena (hala
erabili dutelako ez dut kritikatu, gogoa izan arren). Eta "frankoera"
proposatu ez badut, okerreko *alemanera (alemana), *katalanera (katalana)
eta horrelakoez gogoratu naizelako izan da. Eta jakin ez "frankoera" ala
"frankera" proposatu. Ustezko "frank-" errotik "franko", "frankera" eta
"frankerri" atera daitezke? Ala "franko" herritar-izenetik "frankoera" eta
"frankoerri" edo "Franko Herria" (Euskal Herria bezala, ala "frankoak"
soilik, "godoak", "alanoak", "hunoak"... bezala)? "Frankoen hizkuntza",
"frankoen herria" bezala, zalantza gutxiagokoak dira behintzat.

Gaztelaniazko "fráncico"ren itxura berekoa "amhárico" da, Etiopiakoa, eta
euskaraz "amharera" da (hortaz, frankera?). Beharbada konparazio txarra egin
dut, ingelesez "frankish" eta "amharic" ezberdinak direlako. Nolanahi ere,
katalanetik "baix fràncic antic" sintagmak behartu egiten gaitu (baix ...)
beste izenlagun bat ez gehitzera (frankoen ...). Hortaz, "behe-frank(o)era
zaharra" edo "antzinako behe-frank(o)era" irentserrazagoak izango dira
"frankoen hizkuntza"rekin eraikitakoak baino ("behe frankoen hizkuntza
zaharra"?!, "antzinako frankoen hizkuntza beherea"?!, ...).

-----Mensaje original-----
De: Mikel Morris [mailto:mmorris a bildua clientes.euskaltel.es] 
Enviado el: martes, 28 de febrero de 2006 18:40
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] frankoen hizkuntza

Frankoen hizkuntza, nire iritzi apalean, frankoera da. Webster  
hiztegian, hauxe agertzen da: Frank   [ME Frank, Franc, part from OE  
Franca, partly from OF Franc, < LL Francus, of Gmc origin, akin to  
OHG Franko "Frank", OE Franca] Ingelesez "Frankish" esaten da [Frank  
+ -ish] beraz, euskaraz "frankoera" [< franko + era] . Ez da  
beharrezkoa katalanera edo frantsesera jotzea.
On 06-ots-28, at 17:50, miren wrote:

> Nire testuan nederlanderaren historia hiru garaitan banatzen dute.  
> Lehenengoa nederlandera zaharrarena edo "baix fràncic antic"ena  
> izan zela jartzen du. Nola emango zenuteke orduan komatxo artean  
> dagoena?
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago