[itzul] frankoen hizkuntza

Mikel Morris mmorris a bildua euskalnet.net
Ost, Mar 1, 12:21:24, CET 2006


Beno, -era atzizki hori asko erabiltzen da. Euskaltzaindiaren  
arabera, wolofera (< Wolof), zuluera (< Zulu), eta antzekoak ditugu.  
Beraz, "alemanera" edo "katalanera" edo "inglera"  okerrekoak badira  
ere, "frankoera" ez da oso gaizki gelditzen. Gainera, ondotxo esan  
duzun bezala, errazagoa da antzinako behe-frankoera (Old Lower  
Frankish) bezalako gauzak esatea. Gainera, jatorrizko erroa jotzen da  
eta hori, nire ustez, garrantzi handiko kontua da.


On 06-mar-01, at 10:04, jon-agirre a bildua ej-gv.es wrote:

> Beharbada arrazoia daukazu. "Frankoera" "franciquera" baino  
> txukunagoa da,
> nahiz eta bigarren hori den hizkuntzen katalogoan erabili dutena (hala
> erabili dutelako ez dut kritikatu, gogoa izan arren). Eta "frankoera"
> proposatu ez badut, okerreko *alemanera (alemana), *katalanera  
> (katalana)
> eta horrelakoez gogoratu naizelako izan da. Eta jakin ez  
> "frankoera" ala
> "frankera" proposatu. Ustezko "frank-" errotik "franko", "frankera"  
> eta
> "frankerri" atera daitezke? Ala "franko" herritar-izenetik  
> "frankoera" eta
> "frankoerri" edo "Franko Herria" (Euskal Herria bezala, ala "frankoak"
> soilik, "godoak", "alanoak", "hunoak"... bezala)? "Frankoen  
> hizkuntza",
> "frankoen herria" bezala, zalantza gutxiagokoak dira behintzat.
>
> Gaztelaniazko "fráncico"ren itxura berekoa "amhárico" da,  
> Etiopiakoa, eta
> euskaraz "amharera" da (hortaz, frankera?). Beharbada konparazio  
> txarra egin
> dut, ingelesez "frankish" eta "amharic" ezberdinak direlako.  
> Nolanahi ere,
> katalanetik "baix fràncic antic" sintagmak behartu egiten gaitu  
> (baix ...)
> beste izenlagun bat ez gehitzera (frankoen ...). Hortaz, "behe-frank 
> (o)era
> zaharra" edo "antzinako behe-frank(o)era" irentserrazagoak izango dira
> "frankoen hizkuntza"rekin eraikitakoak baino ("behe frankoen hizkuntza
> zaharra"?!, "antzinako frankoen hizkuntza beherea"?!, ...).
>
> -----Mensaje original-----
> De: Mikel Morris [mailto:mmorris a bildua clientes.euskaltel.es]
> Enviado el: martes, 28 de febrero de 2006 18:40
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] frankoen hizkuntza
>
> Frankoen hizkuntza, nire iritzi apalean, frankoera da. Webster
> hiztegian, hauxe agertzen da: Frank   [ME Frank, Franc, part from OE
> Franca, partly from OF Franc, < LL Francus, of Gmc origin, akin to
> OHG Franko "Frank", OE Franca] Ingelesez "Frankish" esaten da [Frank
> + -ish] beraz, euskaraz "frankoera" [< franko + era] . Ez da
> beharrezkoa katalanera edo frantsesera jotzea.
> On 06-ots-28, at 17:50, miren wrote:
>
>> Nire testuan nederlanderaren historia hiru garaitan banatzen dute.
>> Lehenengoa nederlandera zaharrarena edo "baix fràncic antic"ena
>> izan zela jartzen du. Nola emango zenuteke orduan komatxo artean
>> dagoena?
>>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago