ER: [itzul] "por alusiones"

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Mar 1, 10:28:58, CET 2006


Pentsatu diat, Xabier, baina zentzu kontzesiboa hartzen dik noski burutuak,
eta ez diat uste beste anbiguotasun hori larria denik; are gutxiago, formula
finkoa izanik. "Por alusiones" ere, arbitrarioki ulertzen da ulertzen den
zentzuan.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Aixe, S. L.
Bidalia: asteazkena, 2006.eko martxoak 1 10:36
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] "por alusiones"



> "hizpidera ekartzeagatik"

Oso formula egokia iruditzen zaidak, Juan. Hala ere, arrisku bat ikusten
zioat: helburu zentzuan ulertzearena ('hizpidera ekartzearren' zentzuan,
alegia).

Zer moduz «hizpidera ekarri izanagatik»?

Besarkada bat,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Vitoria / Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago