[itzul] frankoen hizkuntza

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Ost, Mar 1, 13:34:00, CET 2006


"Beharbada arrazoia daukazu. "Frankoera" "franciquera" baino txukunagoa da,
nahiz eta bigarren hori den hizkuntzen katalogoan erabili dutena (hala
erabili dutelako ez dut kritikatu, gogoa izan arren). Eta "frankoera"
proposatu ez badut, okerreko *alemanera (alemana), *katalanera (katalana)
eta horrelakoez gogoratu naizelako izan da. Eta jakin ez "frankoera" ala
"frankera" proposatu".

Erabat ados zurekin, bete-betean. Bide horretatik jota, baliagarria izan
liteke Mirenek botatako zalantzari erantzuteko eta planteatzen duen
testuingururako, gerora Mikel Morrisek eman duen bezala, hots, antzinako
behe-frank(o)era moldea. Gauzak horrela, zalantza bat pizten dit horrek,
gaia osatze aldera:
Francique-k bi erabilera ditu, alde batetik frankoen hizkuntza
zena -frank(o)era- eta, bestetik, frankoen hizkuntza zaharretik eratorritako
egungo germaniar dialekto guztiak (Luxenburgokoa, Moselakoa, Lorrenakoa,
Belgikakoa, eta abar, eta abar), eta bazuetan hizkera "alemanique-ak" ere
zaku berean sartzen dituzte, nahastuta (Alsaziako kasuan). Egungo germaniar
hizkera horiek ere izendatzeko egokiago iruditzen al zaizue izen bakarra
erabiltzea, frantsesez bezala, eta horiei ere "frank(o)era" esatea,
hizkuntzen euskal katalogoak katalogo? Edo "frank(o)era bata eta francique-a
(euskal grafiara egokituta?) besteak?
Errora jota, Lorrenan bertan, beren hizkerari, besteak beste, fränkisch
esaten diote bertako hizkeran.
Lorrenako frank(o)era edo francique-a?
----- Original Message -----
From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, March 01, 2006 10:04 AM
Subject: RE: [itzul] frankoen hizkuntza


Beharbada arrazoia daukazu. "Frankoera" "franciquera" baino txukunagoa da,
nahiz eta bigarren hori den hizkuntzen katalogoan erabili dutena (hala
erabili dutelako ez dut kritikatu, gogoa izan arren). Eta "frankoera"
proposatu ez badut, okerreko *alemanera (alemana), *katalanera (katalana)
eta horrelakoez gogoratu naizelako izan da. Eta jakin ez "frankoera" ala
"frankera" proposatu. Ustezko "frank-" errotik "franko", "frankera" eta
"frankerri" atera daitezke? Ala "franko" herritar-izenetik "frankoera" eta
"frankoerri" edo "Franko Herria" (Euskal Herria bezala, ala "frankoak"
soilik, "godoak", "alanoak", "hunoak"... bezala)? "Frankoen hizkuntza",
"frankoen herria" bezala, zalantza gutxiagokoak dira behintzat.

Gaztelaniazko "fráncico"ren itxura berekoa "amhárico" da, Etiopiakoa, eta
euskaraz "amharera" da (hortaz, frankera?). Beharbada konparazio txarra egin
dut, ingelesez "frankish" eta "amharic" ezberdinak direlako. Nolanahi ere,
katalanetik "baix fràncic antic" sintagmak behartu egiten gaitu (baix ...)
beste izenlagun bat ez gehitzera (frankoen ...). Hortaz, "behe-frank(o)era
zaharra" edo "antzinako behe-frank(o)era" irentserrazagoak izango dira
"frankoen hizkuntza"rekin eraikitakoak baino ("behe frankoen hizkuntza
zaharra"?!, "antzinako frankoen hizkuntza beherea"?!, ...).

-----Mensaje original-----
De: Mikel Morris [mailto:mmorris a bildua clientes.euskaltel.es]
Enviado el: martes, 28 de febrero de 2006 18:40
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] frankoen hizkuntza

Frankoen hizkuntza, nire iritzi apalean, frankoera da. Webster
hiztegian, hauxe agertzen da: Frank   [ME Frank, Franc, part from OE
Franca, partly from OF Franc, < LL Francus, of Gmc origin, akin to
OHG Franko "Frank", OE Franca] Ingelesez "Frankish" esaten da [Frank
+ -ish] beraz, euskaraz "frankoera" [< franko + era] . Ez da
beharrezkoa katalanera edo frantsesera jotzea.
On 06-ots-28, at 17:50, miren wrote:

> Nire testuan nederlanderaren historia hiru garaitan banatzen dute.
> Lehenengoa nederlandera zaharrarena edo "baix fràncic antic"ena
> izan zela jartzen du. Nola emango zenuteke orduan komatxo artean
> dagoena?
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago