[itzul] HBko etzanak
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Mar 7, 12:14:46, CET 2006
Hiztegi Batuko (HB) c eta d letrak emendatu berri ditu Euskaltzaindiak:
sarrera berriak gehitu ditu, zeudenak zeudenean utziz. Eta uste dut sartu
duen berritasun batek, behintzat, zeudenak osatzea eskatzen duela. Hara
zertaz ari naizen:
cash flow iz. Ekon. (letra etzanetan idaztekoa da).
Sarrera horretako oharra, oker ez banago, berria da. Konforme nago
erabakiarekin, baina letra etzanean beste hizkuntzetako edozer erabil
dezakegu euskaraz, HBn sartuta egon ez arren, ezta? Hori alde batetik, eta
bestetik, 'cash flow' letra etzanetan idaztekoa bada, zergatik ez
ingelesetiko 'camping', 'charter', 'copyright' eta 'cricket' edo latinetiko
'campus', 'corpus' eta 'cum laude' edo frantsesetiko 'croissant' eta, batez
ere (azentuarekin idatzi behar baita), 'couché paper'? 'cash flow' baino
irentsiago ditugulako beharbada? Ala besteak, gutxienez 'couché' azentudun
arrotza, ohar berriarekin osatzea ahaztu zaiolako?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago