RE: [itzul] Marcapáginas, expositores de sobremesa
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Mar 9, 13:17:08, CET 2006
Markatzaile ala markagailu? Hobe marka: 'orri-marka', edo bestela 'orria
markatzekoa'.
Bestea ere laburtuko nuke: "mahai gaineko" barik, mahaiko, esate baterako,
'mahaiko erakusgailua'.
-----Mensaje original-----
De: Karmel Uribarren [mailto:kuribarren a bildua arrasate-mondragon.net]
Enviado el: jueves, 09 de marzo de 2006 10:43
Para: Itzulpostaria. com
Asunto: [itzul] Marcapáginas, expositores de sobremesa
Kaixo! Zalantza ugari-edo...
Gutun batean "liburu markatzailea" eta "mahai gaineko iragarleak" agertu
zaizkigu; batetik, liburua irakurtzean orrietan jartzen de euskarri edo dena
delako hori eta, bestetik, mahai gainean agertzen zaizkigun euskarriak
"Administrazioan euskaraz"; "Gu be bai", "Hemen ere badagiku euskaraz" eta
horrelakoak; edo besterik barik egutegia dakarten horiek...
Gaztelaniaz (finkatuta omen) 'marcapáginas' eta 'expositores de sobremesa'
Baina euskaraz zer iruditzen zaizue 'liburu markatzailea'; ondo? edo
(marcapasos-en haritik) orri markagailua, orri markatzailea behar du?
Eta 'expositores de sobremesa' zelan: 'mahai gaineko iragarleak' barik,
mahai gaineko erakusgarriak (ondo egongo litzateke?); edo besterik?
Eskerrik asko
Karmel Uribarren
udal itzultzailea
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago