[itzul] Servidumbre predial
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
As, Mar 14, 11:47:10, CET 2006
Horrela itzuliko nuke nik:
"Finken gaineko eskubide errealak, finken gaineko zortasunak eta eskubide
pertsonalak.- Planaren betearazpenarekin bateragarriak ez balira...."
Kode zibila begiratu ondoren uste dut esan daitekeela "servidumbre predial"
ez dela legeak arautzen duen zortasun mota bat. Izan ere, Kode zibilak ez du
"servidumbre predial" bezala zortasun motarik jasotzen. Horren arabera, ez
da termino juridiko bat, eta itzultzeko ere ez gara hain lotuta egon behar,
esanahiari gehiago errepara diezaiokegu beraz.
Nik uste dut "servidumbre predial" horrekin jaso nahi dira finka baten
gainean egon daitezkeen zortasun guztiak, edozein direla eta.
'Landa' edo 'finkaren' artean, nik finka erabiliko nuke. Elhuyarrek jasotzen
du eta zuzenbidearen arloko marka eransten dio. Ez diot arazorik ikusten ez
erabiltzeko eta zehatzagoak iruditzen zait 'landa' baino
-----Mensaje original-----
De: oihana lertxundi egurbide [mailto:oihanalertxundi a bildua hotmail.com]
Enviado el: martes, 14 de marzo de 2006 11:06
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Servidumbre predial
Egun on,
Hirigintza-eremu baten Konpentsazio Batzordearen estatutuak eta oinarriak
ari naiz itzultzen, eta Balorazio-irizpideen barruan, horrakoxe hori atera
zait.
Derechos reales sobre las fincas, servidumbre predial y derechos
personales.- Los que no resulten compatibles con la ejecución del plan serán
valorados de acuerdo a.......................
Ea inork laguntzerik baduen
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago