[itzul] Servidumbre predial

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
As, Mar 14, 12:39:33, CET 2006


Aurretik adierazi izan dut hemen nik ere zalantzak baditudala zortasun hitz
horren inguruan, baina gaian autoritatea duen norbaitek kontrakorik esaten
ez duen bitartean, onartu beharra dago oso zabaldua dagoela, besterik ez
bada mundu akademikoan. Itzultzaile xume bati ez diogu eskatuko, bada,
adituen artean lortu ez dena,ala bai?

Finkari dagokionez, zuk behin baino gehiagotan gogorarazi didazun bezala,
hiztegi batuan ez egoteak ez du esan nahi euskaraz erabil ezin daitekeenik.
Elhuyarrek onartu badu, eta zuzenbidearen marka erantsi badio, niretzat -eta
Euskaltzaindiak kontrakorik esaten ez duen bitartean- onargarria da eta
gainera testua ulergarri izaten laguntzen duela uste dut.

Ondo segi. Zelai



-----Mensaje original-----
De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es] 
Enviado el: martes, 14 de marzo de 2006 12:28
Para: oihanalertxundi a bildua hotmail.com; itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] Servidumbre predial


Funts-zorra.

Euskaltzaindiak "funts = lur-ondasuna":
funts 1 'zerbaiten muina, oinarria'. 2 'pertsonen ganora'. 3
(finantzetan-eta erabiltzen dena): maileguaren funtsa eta korrituak. 4 'lur
ondasuna'

Eskubide-zorren artean ("zortasun" ez baita zuzena nire iritziz), oinarria
Hiztegi Batuko "zorbide"n daukan 'bide-zor' bezala (HB: zorbide 'bide-mota,
lur jabedunean zehar igarotzen dena'), 'funts-zor' egin litekeela deritzot
(Euskaltermeko "finka-zor" baino hobeto, "finka" ez baitakar Hiztegi
Batuak).

Honi buruzko eztabaida antzekoa oraintsu izan da Itzulen.

Jon Agirre

-----Mensaje original-----
De: oihana lertxundi egurbide [mailto:oihanalertxundi a bildua hotmail.com] 
Enviado el: martes, 14 de marzo de 2006 11:06
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Servidumbre predial


Egun on,

Hirigintza-eremu baten Konpentsazio Batzordearen estatutuak eta oinarriak 
ari naiz itzultzen, eta Balorazio-irizpideen barruan, horrakoxe hori atera 
zait.

Derechos reales sobre las fincas, servidumbre predial y derechos 
personales.- Los que no resulten compatibles con la ejecución del plan serán

valorados de acuerdo a.......................


Ea inork laguntzerik baduen



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago