[itzul] Contratante/contratista

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
Or, Mar 17, 08:34:13, CET 2006


Zalantzarik ez nuela esan nuenean mailegura jo gabe euskaraz emateko modua
egon bazegoela adierazi nahi nuen, eta 'zalantzak', batik bat, 'kontratista'
hitz horrekin nituela.

Kontratatzaile hitzari dagokionez, Elhuyarrek ez du jasotzen, Hiztegi Batuan
ere ez. Euskaltzaindiaren korpusean bost sarrera daude, denak 1960etik
aurrera. Beraz, ezin daiteke esan tradizio handirik duen. 

Guk ikasle garaian erabili izan dugu, baina azken urteetan
'kontratu-egile'aren alde egin dugu, ziurrenik IVAPen idazki-ereduen
eraginez.

Ni ez naiz hizkuntzan aditua, legelari xume bat baino ez naiz, beraz zuek
jakingo duzue 'kontratatzaile' euskaraz ondo eratuta dagoen eta erabil
daitekeen ala ez. 

Lagungarri gertatuko zaizulakoan, izan ondo. Zelai

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de sara a bildua euskal.deusto.es
Enviado el: jueves, 16 de marzo de 2006 17:04
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Contratante/contratista


> Contratante: kontratu-egile (hemen ez dut zalantzarik)
Kontratatzaile ez duzu egoki ikusten?



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago