ER: [itzul] Re: zenbakiak letraz noiz

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Mar 21, 13:26:16, CET 2006


Pentsatu dut (ia konbentzitu nauzu) -oe zirela guztiak (nahiz -oi ahoskatu,
ardao/ardau bezala). Alegia, neutralizatuta zegoela oe/oi oposizioa. Baina
gero konturatu naiz benetako -oi amaiera ere badela ((haginen)oiak) eta
halakoek epentetikoa hartzen dutela ("uijek", Bermeon: oheak>oiek
oiak>uiJek).

Latinezko -one(m) amaieratik datozenak, -oe dira, izatez, "sasoe(a)" eta
"leoe(a)" barne (nahiz fonetismoz e hori i bihurtu azalean). Hots, "Bermeo"
[Bermio] bezala. Euskara baturako -oi aukeratu izana ere ez dakit ondo
oinarriturik dagoen, berez, eta ez dakit hobe izango zen filologiak aginduko
lukeen -oe hori hautatu balitz (balkoe, bonboe...), baina aitortu beharra
dago kontraesana sortzen duela sisteman, sakoneko (o)e baita, izatez,
euskara batuan ere, "(o)i" idazten den hori, "(a)i" ez bezala:
jaixak/*sasoixak.

Badakit zer pentsatzen ari zareten, baina euskara batuaren sortzaileen
erantzukizuna da endredo hori, ez nirea.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidalia: asteartea, 2006.eko martxoak 21 12:56
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: RE: [itzul] Re: zenbakiak letraz noiz


Ahoz, millo/milloa/milloe/milloi erabiltzen dira, non zein. Baina badirudi,
idazteko, 'miloi' hartu dutela. Dena den, ez dakit -oi horrek -oixa egiteko
joera duen, -i => -ixa egiten duten lekuan ere. Handi => handixa, baina
lehoi => lehoia (cf. Eibarko Hiztegixa: "LIHOI [lehoi] (Iz.) león. Lihoia
be, zahartu ezkerik, astuen barregarri").

Hiztegi horrexetan, adibidez:
» MILLOI [milioi] (Zenb.) millón. Kardinala da. Milla milla bidar da
milloia.

Izan ere, itxura baten, diptongoko bigarren -i bokal hori erdikontsonantea
da, eta ez dirudi -i bokalaren jokaera bera duenik.

Jon Agirre

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Enviado el: martes, 21 de marzo de 2006 12:36
Para: ItzuL
Asunto: ER: [itzul] Re: zenbakiak letraz noiz

Jon, oker ez banago (zuk jakingo duzu nik baino hobeto) "milloe" da forma
bizia bizkaieraz, "sasoe" bezala. Izan ere, osterantzean, [*milloixa*]
emango luke, eta ez [milloia] (bestelako fonetismoak gorabehera).





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago