[itzul] Re: zenbakiak letraz noiz

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Mar 21, 12:55:46, CET 2006


Ahoz, millo/milloa/milloe/milloi erabiltzen dira, non zein. Baina badirudi, idazteko, 'miloi' hartu dutela. Dena den, ez dakit -oi horrek -oixa egiteko joera duen, -i => -ixa egiten duten lekuan ere. Handi => handixa, baina lehoi => lehoia (cf. Eibarko Hiztegixa: "LIHOI [lehoi] (Iz.) león. Lihoia be, zahartu ezkerik, astuen barregarri").

Hiztegi horrexetan, adibidez:
» MILLOI [milioi] (Zenb.) millón. Kardinala da. Milla milla bidar da milloia.

Izan ere, itxura baten, diptongoko bigarren -i bokal hori erdikontsonantea da, eta ez dirudi -i bokalaren jokaera bera duenik.

Jon Agirre

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] 
Enviado el: martes, 21 de marzo de 2006 12:36
Para: ItzuL
Asunto: ER: [itzul] Re: zenbakiak letraz noiz

Jon, oker ez banago (zuk jakingo duzu nik baino hobeto) "milloe" da forma
bizia bizkaieraz, "sasoe" bezala. Izan ere, osterantzean, [*milloixa*]
emango luke, eta ez [milloia] (bestelako fonetismoak gorabehera).





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago