[itzul] Retegi II. edo Retegi BI
Diez de Ultzurrun
ultzu a bildua parlam.euskadi.net
As, Mar 21, 15:07:24, CET 2006
Arratsalde on:
Pilota-kontuen hariari tiraka, oroitu naiz garai batean Atano X.ari Atano "X" (ahozka beza bakotxak ahal dagien gisan) deitu ziola orduko Televisiķn Espaņola y de las JONS-eko kirol-speaker famatu batek.
Pedro Diez de Ulzurrun.
P.D.
Julianen anaia pilotariaz landa, bertze Retegi bat ere izan zen profesionaletan: nafarra (Bidasoako Bortzerrietakoa -Igantzikoa, akaso?), aitzineko koadroetan jokatzen zuena eta amateurretan Nafarroako Federazioarekin luzaz aritutakoa. Pilotari fina zen, ez hagitz gorpuzkera handikoa, baina abila eta peleazalea, inondik ere.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Garikoitz Etxebarria
Enviado el: martes, 21 de marzo de 2006 14:52
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Retegi II. edo Retegi BI
Egun on:
Kaleratu da esku pelotako banan-banako egutegia.
Bertan arituko da besteak beste, Julian Retegiren semea, Julen.
Bitxia egiten jat ze eratan jartzen daben bere kirol-izena.
Zelan esan behar dogu Julian Retegi pelotariaren semearen
"kirol-izena/deitura". Bigarrena edo Bi
Gainera uste dot Retegi pelotarien numerazioan orain arte, holan
izan da Retegi I Juan Inazio da, Retegi II ( bigarrena) Julian.
Beste Retegi bat izan zan, III txarto ez banaz gogoratzen, Julianen
anaia?. googlen Retegi VII. ere agertzen da.
Ez dogu esaten Goni II ( Goņi Bi) ezta Goņi III ( Hirugarrena),
edo Atano XII ( hamabi) hamabigarrena.
Garikoitz
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago