[itzul] Llamamiento de los 100

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Mar 24, 09:03:42, CET 2006


> Kaixo: 1999ko martxoaren 18an Ipar Euskal Herriko politika eta
> gizarte arloko hainbat sentsibilitatetako ehun pertsona ospetsuk
> agiri bat sinatu zuten iparraldeko hiru probintzientzat Departamendu
> propioa eskatzeko. Talde horri "Llamamiento de los 100" deitu omen
> zioten. Ba al daki inork euskaraz zein izen eman zioten?

Hegoaldeko erdaldunek esango zioten, noski, «Llamamiento de los 100». 
Iparraldean, nik dakidala, agiria frantsesez hedatu zen, eta «Appel des 
100 pour la tenue d'une consultation populaire sur l'organisation 
territoriale des Pyrénées-Atlantiques» izan zuen izena, labur «Appel des 
100».

Ez dut inon aurkitu euskarazko izenik, baina ziurrenik Iparraldekoek 
jakingo dute. Hor baldin badabil Xan Othaburu...


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago