[itzul] Llamamiento de los 100
Xan
xanoth.eh a bildua wanadoo.fr
Iga, Mar 26, 20:30:25, CEST 2006
Gotzon Egiak idatzi du:
>> Kaixo: 1999ko martxoaren 18an Ipar Euskal Herriko politika eta
>> gizarte arloko hainbat sentsibilitatetako ehun pertsona ospetsuk
>> agiri bat sinatu zuten iparraldeko hiru probintzientzat Departamendu
>> propioa eskatzeko. Talde horri "Llamamiento de los 100" deitu omen
>> zioten. Ba al daki inork euskaraz zein izen eman zioten?
>
>
> Hegoaldeko erdaldunek esango zioten, noski, «Llamamiento de los 100».
> Iparraldean, nik dakidala, agiria frantsesez hedatu zen, eta «Appel
> des 100 pour la tenue d'une consultation populaire sur l'organisation
> territoriale des Pyrénées-Atlantiques» izan zuen izena, labur «Appel
> des 100».
Hori horrela da!
1999ko martxoaren 25eko Herria aldizkariak "Ehunen deia" ekartzen du:
Ehunen deia.
Egundainokotan, ehun lagunek dei bat izenpetu dute argi eta garbi euskal
departamenduaren alde. Galdetuz ere, euskal-departamendu horren aldeko
guziak ahala bezenbat bilduz, manifestaldi handi bat berriz egin dadin
ondoko egunetan...
[...]
J.-B. D. ("Egun eta bihar")
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago