[itzul] Regimen de superficie

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
Al, Mar 27, 09:04:12, CEST 2006


Eskubide erreal bat da. Googlen begiratu ondoren, hona hemen horren definizio bat: "prácticamente toda la doctrina moderna define elderecho de superficie como el derecho real que confiere a su titular el poder de edificar (en su variedad urbana.) o plantar (en la rústica) y mantener la edificación o plantación de su propiedad, en suelo, subsuelo o vuelo, propiedad de otra persona (que es quien sufre, como gravamen, el derecho de superficie). Es, pues, una derogación del principio" superficies solo cedit.

Kode zibilaren 350 eta 358. artikuluetan ezartzen den "superficies solo cedit" printzioaren salbuespena da. Artikulu horien arabera, lurraren jabea lur-zati horren gainean eta azpian eraiki edo hazten den guztiaren jabe da. Lurrazala-eskubidea (izen hori agertzen da Euskaltermen) eratuz gero,aldiz, lur-zatiaren jabea eta horren gainean eraki edo landatzen denaren jabea ez dute zertan pertsona bera izan behar, izan ere, lurrazal-eskubidearen onuradunak  eraikitakoaz edo landatutakoaz jabetzeko eskubidea ematen du. 

Nolanahi ere, lurrazal-eskubideak urte batzuk buruan iraungi egiten du, ez da behin betiko alegia.

Euskaltermen bi adiera hauek aurki ditzakezu:

[2/1] Hiztegi Terminologikoa 
Sailkapena: Zuzenbidea | Zuzenbide zibila | Eskubide errealak 
Definizioa: Eskubide erreala, aldi baterakoa edo betikoa, inoren ondasun higiezin edo orube baten gainean eraikuntza, landaketa edo bestelako obraren bat edukitzeko edo zaintzeko. 
eu  lurrazal-eskubide 
es  derecho de superficie 
fr  droit de superficie 
en  superficy right 

--------------------------------------------------------------------------------

[2/2] Hiztegi Terminologikoa 
Sailkapena: Eraikuntza eta hirigintza | Hirigintza, orokorra 
Definizioa: Hirigintzaren ikuspegitik, Ordenazio-Planetan zehaztutako etxe, zerbitzu, instalazio eta eraikuntzak beste baten lurrean eraikitzeko eta eraikitako horretaz gozatzeko eskubidea. Eskubide erreala da, beraz, aldi batekoa eta era horretako eraikuntzak egiteko baimena ematen duena. 
eu  lurrazal-eskubide 
es  derecho de superficie 
fr  droit de superficie 

Kode zibilean aipamenak baino ez dira agertzen. Araudia -oker gogoratzen ez badut- Jabetza Erregistroko Erregelamenduan dago eta Estatuko Lur-legean.

"en regimen de superficie", nire ustez, zera esan nahi du: lurrazal-eskubide bat eratuko dela eta etxebizitzak eskubide horren araubideari jarraituko diotela, hortaz etxebizitzen esleipena era. 

Zelai





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago