[itzul] Antologiarako?

Gerardo Markuleta gmarkuleta a bildua euskalnet.net
As, Mar 28, 17:21:07, CEST 2006


Gogoan dudala, aspaldi ez da zerrendan agertu hanka-sartze "antologikorik", eta ez dakit propio utzita daukagulako ote den edo... Hala balitz ere, honako hau berexia delakoan, ez diot tentaldi gorriari eutsiko.

Erakunde handitxo batek literatur ekitaldi baterako gonbidapen elebiduna bidali dit. Lanbideak eragindako deformazioak bultzaturik, euskarazkoari begiratu diot aurrena: 
"XXX-k atsegin handiz gonbidatzen du YYY jauna idazlea "ZZZ" I. SARI banaketara."
"A, ba pozik jarriko zen YYYidazlea, baina zergatik bidali ote didate niri harentzako gonbidapena?", pentsatu dut, dontsu-dontsu. Beharbada zehaztu beharra dago, idazleņo izanik ere, ez naizela ni saria jaso behar duen "jauna idazlea"; aitzitik, ekitaldira joateko gonbidapena jaso duten hainbatetako bat baino ez naiz.

Gaztelaniazkoak argitzen duenez, "XXX tiene el gusto de invitarle a la entrega del I PREMIO "ZZZ" al escritor YYY.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago