[itzul] Ingurumen hiztegi entziklopedikoa

Asier Sarasua Garmendia asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Ost, Mar 29, 08:28:04, CEST 2006


Aurreko batean galdetu nuen ia ingurumen hiztegi entziklopediko berria noiz
argitaratuko zen, eta Elhuyarretik Jaurlaritzaren esku zegoela erantzun zidaten.

Ba beno, EJ-ra idatzi dut eta hau esan didate:

"Badakizu Elhurrayek ingurumen-hiztegi entziklopedikoa 2004. urtean eguneratu
zuela. 2005. urtean Kultura Sailak bideratzen duen normalizazio-prozeduran sartu
zen hiztegia, terminoak eta definizioak aztertzeko eta, gaur egun, Euskal
Herriko Terminologia Batzordearen oniritziaren zain gaude argitaratu ahal
izateko. Onespena urte honetan jasoko dugulakoan, aplikazio informatikoa
prestatzen ari gara interneten bidez kontsultatu ahal izateko; halaber,
aurrekoan bezala, liburu bat argitaratzeko asmoa dugu. Beraz, urte honetan
hiztegia bai paperez bai formato elektronikoz eskura izan dezazuela espero dugu."

Hortaz, aurten edukiko dugula dirudi.

-- 
Asier Sarasua Garmendia
Lurralde Informazioko Sistemen Arloa
Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Olarizuko etxaldea
01006 Vitoria-Gasteiz




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago