RE: [itzul] común

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
Ast, Mar 30, 09:29:03, CEST 2006


Oso galdera polita eta zaila. Nire ustez, gainera, gutxi hausnartua.

Guk behin baino gehiagotan eztabaidatu dugu gai hori lege kontuetako itzulpenetan, eta "araubide orokor" itzuli izan bada ere, nire ustez "komun" horren azpian hainbat adiera egon daitezke eta ezberdindu beharko lirateke:

	a) "Regimen comun de cooperativas" edo "regimen común civil": Bai kooperatiben araubidean eta bai zuzenbide zibilean  berezitasunak dituzten beste batzuk daudenez gero, bat komuna, erabatekoa edo orokorra izango da eta berezitasunak dituztenak, berriz, araubide bereziak.
	 Adibide batekin hobeto ulertzea espero dut: Espainian bada zuzenbide zibil bat Estatu osoan indarra duena eta horrez gain, lurralde batzuetan zuzenbide zibil berezi batzuk daude, esaterako, Bizkaiko zuzenbide forala. Estatuko zuzenbide zibila, hortaz, zuzenbide orokorra izango litzateke eta zuzenbide foralak zuzenbide bereziak

	b) "el régimen electoral general": Nire ustez kasu honetan, ordea, "general"-ek denontzat esan nahi du

	c) Beste adibide bat: "Servicio Vasco de Empleo está sometido al régimen presupuestario, de intervención, de contabilidad y de control establecido en la legislación general de la Comunidad Autónoma del País Vasco para los organismos autónomos: Nire ustez kasu honetan general-ek ez du ezer eransten EAEko legeriari, hau da, ez beharrezkoa itzultzea.

	Laburbilduz, regimen general delako horrek testuinguruaren arabera hainbat esanahi izan ditzake.

	Ondo izan. Zelai



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago