RE: [itzul] común

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
Ast, Mar 30, 09:51:59, CEST 2006


Barkatu nahastu ditut "orokor" eta "komun"arekin ditugun arazoak (oporrak behar ditugulako izango da), beraz ez kontuan hartu aurreko mezuan esaten zena. Ea lortzen dudan, oraingoan zer edo zer koherente esatea "komun" horren inguruan.

"General" eta "komun" biek nahiko buruhauste sortzen dizkigute.

Adibide batzuk ipiniko dizkizuet.

A) "de conformidad con lo dispuesto en el Concierto Económico deban regir en dicho Territorio Histórico las mismas normas sustantivas y formales que en el territorio de régimen común.": kasu honetan, Estatuko araubideaz ari da, Lurralde Historikoek dutenekin alderatzeko.

B) sistema europeo común; Hemen erkidea erabiltzen da.

RAE-k "comun" hitzari buruz honako adierak ematen ditu (guretzat baliagarriak direnak baino ez ditut jasoko)
	
	1.Dicho de una cosa: Que, no siendo privativamente de nadie, pertenece o se extiende a varios. Bienes, pastos comunes (Erkidea euskaraz)
	2. Corriente, recibido y admitido de todos o de la mayor parte (Arrunta izan daiteke euskaraz)
	3.Comunidad, generalidad de personas.(?)


	Laburbilduz, "komun" hitzak hainbat adiera izan ditzake: adibideei lotuz, batzutan "régimen común" Estatuko araubidea esateko erabiltzen da , eta beste batzuetan araubide erkidea (denontzat aplikagarria dena. Beste adiera batzuk ere izan ditzake.

	Ea oraingoan nahastu ez naizen. Ondo izan.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago