[itzul] efemerideetan / galdera erraza

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Maiatza 3, 10:01:14, CEST 2006


	Izenbururako, niri <<Bilboren Historia, dataz data>> gustatzen zait.

	Efemerideak iraganean ipiniko nituzke.

<<1978an A. M. hil zen>>
<<1985ean Bilboko Arte Museoa ireki zuten>>

	Beste aukera bat orainaldi burutua da:

<<1978an A. M. hil da>>
<<1985ean Bilboko Arte Museoa ireki dute>>

	baina estilo hori markatuegia iruditzen zait, eta, ondorioz, astun
eta nekagarri samarra, alegia, ez oso gustagarria.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago