[itzul] Marratxoa hitz-elkarketetan

Alberto Acebedo alberto a bildua gizer.net
Ost, Maiatza 3, 11:53:34, CEST 2006


Egun on guztioi.

Hitz-elkarketekin ari naizela, honako zalantza hau
agertu zait: albiste-mota edota hitz-kopuru gisako elkarketak egokiak ote diren.

Zalantza hau Eusko Jaurlaritzaren Euskara Zerbitzuak argitaratutako
"Ortotipografia - Ikasmaterialen Aholku Batzordea Estilo-liburuaren
lehen atala" izeneko liburuan 66 eta 67. orrialdeetan honako hau irakurri
ondoren sortu zait.

"...bada hitz multzo bat elkarketaren bigarren osagai izateko
berezitua. Halakoak bereiz idaztea hobesten dugu. Hiru azpisailetan
(sorta, puska eta mota) bana daitezke."

Eskerrik asko.



  







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago