[itzul] Biandizko, Bianditzeko?

Iñigo Errasti Aranbarri errasti.i a bildua AJU.ej-gv.es
Or, Maiatza 5, 08:46:51, CEST 2006


Egunon (berriz), Gotzon:

Bertakoek esaten dutena esaten dutela (errespetu osoz), eta goizeko ordu hauetan erabat tontotuta ez banago (hala bada, esan), ez dakit Biandizko "beharko" lukeen. Googlen bertan begiratzen baduzu Miarritz/Biarritz, kasurako, begira zer ematen duen: Miarrizko 3, Miarritzeko 898; Biarrizko 340, Biarritzeko 602. 

Dena dela, -e- epentetiko hori ez dut uste okerra denik, ezta? EGLUn (lehenengoan), toki-izenen deklinabideari buruzko adibideak hiru dira: Eibar, Bilbo eta Donostia. Bada, Eibar (ez dakit zuzena den, baina nik horren parekotzat hartzen ditut kontsonantez bukatzen diren guztiak, nahiz eta -tz bukatuta, moldatze fonetikoa egiten dugun) deklinatzeko honako forma hauek ematen ditu: Eibar(re)ko, Eibar(re)tik, Eibar(re)ra(t)...

Oker banabil, zuzendu, mesedez, baina guk etxeko euskeran beti esan (esaten) dugu "Zarautzeko", eta uste dut ez garela bakarrak.

Ondo ibili

Iñigo

-----Mensaje original-----
De: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net]
Enviado el: jueves, 04 de mayo de 2006 18:20
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Biandizko, Bianditzeko?


Nioen, nire artean, «Bianditz» baldin bada Oiartzualdean dagoen
mendia, «Biandizko» behar lukeela, «Zarautz» eta «Zarauzko» den
bezala.

Ez oso ziur, hala ere, eta Googlen galdetzea otu zait:

«Biandizko»: 10 inguru
«Bianditzeko»: 150 inguru

Ezer berezirik ba ote du?

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago