[itzul] RE: ItzuL Mezu-Bilduma, 24 bilduma, 5. zenbakia
"Arbizu Barona, Víctor"
varbizu a bildua cajavital.es
Or, Maiatza 5, 10:43:35, CEST 2006
Egun on, Gotzon!
'Zarauzko', 'Zarautzeko' beharrean hasiera batean gogor samar
egiten zitzaidan, zeren inguru hauetan (Arrankudiaga, Orozko...), herri
mailan, e epentetikoa erabiltzea ohikoena baitzen.
Nite aitaginarreba zenak ez zuen esaten "Larrazabalgo",
"Larrazabaleko" baizik, eta horrela beste kasu batzuetan.
Agur bero bat,
Bittor Arbizu
> ----------
> De: itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> Responder a: itzul a bildua postaria.com
> Enviado el: viernes 5 de mayo de 2006 9:36
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: ItzuL Mezu-Bilduma, 24 bilduma, 5. zenbakia
>
> Message: 7
> Date: Thu, 4 May 2006 18:20:00 +0200
> From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> Subject: [itzul] Biandizko, Bianditzeko?
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID:
> <ab8627b80605040920x2ed3b0b3ja8fd2e26bce91fe4 a bildua mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1; format=flowed
>
> Nioen, nire artean, «Bianditz» baldin bada Oiartzualdean dagoen
> mendia, «Biandizko» behar lukeela, «Zarautz» eta «Zarauzko» den
> bezala.
>
> Ez oso ziur, hala ere, eta Googlen galdetzea otu zait:
>
> «Biandizko»: 10 inguru
> «Bianditzeko»: 150 inguru
>
> Ezer berezirik ba ote du?
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43ş 19' 12.8" N 1ş 57' 49.6" W
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago