[itzul] no ha lugar

Iņigo Errasti Aranbarri errasti.i a bildua AJU.ej-gv.es
Or, Maiatza 5, 13:27:33, CEST 2006


Arrazoi duzu, Patxi, bi horien artean bada aldea. Lehen eman dudan helbidean begiratuz gero, ikusiko duzu beti ez dutela horrela eman: "ez dago ... egiterik", "ez da onartzen", "ez da onartzekoa"... ere eman dute. Testu horiek batzorde batean aztertu ondoren onartzen dituzte, eta batzorde horretan zenbait jatorri eta aldetako lagunek esku hartzen dute. Ezin dizut esan zeren arabera erabaki duten batzuetan "ez da bidezkoa" (niri arrazoi moralen bat-edo gogora ekartzen didana) itzulzea eta beste batzuetan "ez dago egiterik" edo "ez da onartzen". Batzordekoren batek irakurriko du hau, agian, eta izango du argibidea emateko modua.

Iņigo

-----Mensaje original-----
De: Patxi Petrirena [mailto:altxupere a bildua euskalerria.org]
Enviado el: viernes, 05 de mayo de 2006 13:08
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] no ha lugar



Albertok erakutsi duen moduan, zenbaitetan ordain egokienak "ez da
onartzen" eta halakoak esan daitezkeela iruditzen zait. Bestetik, "ez da
bidezkoa" egoki izan daiteke batzuetan, baina frankotan "ez dagokio" soilik
esan nahi duelakoan nago. Jakina, ohartzen naiz ez dela hain erraza "ez da
bidezkoa" eta "ez dagokio" bereiztea, baina ņabardura bat behintzat ikusten
da, ezta?

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago