[itzul] locutorio

Nagore Etxebarria nagore.labayru a bildua euskalnet.net
As, Maiatza 16, 10:54:38, CEST 2006


> Mintzalekua eta mintzatokia (bata Justizia arlokoa, bestea erlijiokoa)
> ditugu Euskaltermen; Sarasolak mintzategi eta mintzatoki dakartza, baina
> "telefonotegi" ere bai.
> Zein da nagusitzen ari den erabilera "locutorio público" errotulurako? Edo,
> zein da zuek jarriko zenutena?
> Eskertuko nizueke zuen laguntza.
> 
> Begoņa Azpiri Eguren
> Eibarko Udala / Itzulpen Zerbitzua / Ego Ibarra batzordea
> Untzaga plaza z/g, Eibar, 20600
> e-postak: egoibarra.ei a bildua eibar.net - itzultzaile.ei a bildua eibar.net
> Telefonoak: 943708421/23
> webgunea: www.egoibarra.com
>
Begoņa, "mintzalekua" eta "mintzatokia" baino, MINTZATEGIA erabili behar
dela uste dut. Formazioz "telefonotegia" ere zuzena da, baina oinarri duen
"telefono" hitz horrek "locutorio"-aren zentzuna gehiegi mugatzen du, neure
iritziz.
Tradizioari begiratu diezaiogun. P. Urteren hiztegiak hirurak ditu,
"mintzategi", "mintzatoki" eta "mintzaleku", ordena horretan. S. Pouvreauk
(XVII mendea) dakarren "otoiztegi" hitza ere, gaztelaniaz "oratorio",
argigarri suerta lekiguke kontu honen gainean...
Hurrengora arte.
Paule Muinoa




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago