[itzul] Jaurlaritzakoentzako galdera

EGUILUZ UGARRIZA, Jose Ramon jose.ramon.eguiluz a bildua bizkaia.net
Ast, Maiatza 18, 10:24:09, CEST 2006


Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza
Truko sinple bat: holakoren bat topa ezinean zabiltzanean, "google"n begiratu eta jarri bilatu nahi duzuna gaztelaniaz eta gehi (+) ikurraren ondore euskarazko hitzen bat "eta", esaterako. Sarri (batez ere gure administrazioetan testuak bi zutabetan euskaraz/gaztelaniaz jartzeko ohitura dagoelako)zu bilatzen ari zarena agertuko zaizu. Gero "google"k emandako aukeren aurtean begiratu zeintzuk diren iturriak eta fidagarriena aukeratu. Gehienetan oso praktikoa eta ona da.
Adibide gisa: Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako testuak gehienetan errazago aurki daitezke "google"n bidez Bizkaiko Foru Aldundiaren orri ofizialaren bidez baino (eta hori Nik Bizkaiko Diputazioan egiten dudala lan, baina gauzak diren moduan esan behar dira, bestela egizu aproba).
Joserra Egiluz


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Agurtzane Mallona
Enviado el: jueves, 18 de mayo de 2006 10:20
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Jaurlaritzakoentzako galdera


Egun on:
Gaur Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko zuzendaritza bat 
agertu zait eta ezin dut aurkitu zuzendaritza horren berririk nik 
daukadan organigraman. Hauxe da zuzendaritzaren izena 
gaztelaniaz: Dirección de Consumo y Seguridad Industrial
Laguntzerik bai? Mila esker aldez aurretik.

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago