[itzul] Koldo Izagirre eta “Sua nahi, Mr. Churchill?” Donostian, ekainaren 1ean
Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Al, Maiatza 22, 10:07:05, CEST 2006
Oso itzultzaileen (bereziki, literatur lanen itzultzaileen) intereseko
lana iruditzen zait “Sua nahi,…?" hainbat motiborengatik: lehenik eta
behin, literatur lan “puxka” delako, nire ustez; bigarrenik idazkeraren
aberatsagatik (hiztegiarena ere bai, bistan da, baina ez hiztegiarena
bakarrik); eta hirugarrenik, besteak beste, hainbatek “egozten” dioten
lan zaila izatearen (eta besteren batek, ñabardura eginda, aitortu dion
“lan exijente” izatearen) zeragatik; Xabier Mendigurenen hitzekin
esateko: “Bada, bai: zaila da, eta exijentea, eta ederra. Lanak hartu
ditu idazleak nahi zuen huraxe ahalik eta modurik ederrenean,
bihurrienean, gaiztoenean adierazteko, eta lanak eskatzen dizkio
irakurleari, idazleak sujeritutakoa jasotzen, erdizka esandakoa osatzen,
metafora burtzoragarrietan esandakoa dezifratzen”.
Egin da, dagoeneko, hitzaldi edo solasaldiren bat edo beste “Sua
nai,…?”ren inguruan (Larrabetzun, Bilbon..., esaterako), eta laster
Donostian ere egingo dugu, Izagirre bertan dela; hor doa informazioa,
nahiko lukeenaren jakingarri:
DK-Literatura egitasmoaren barruan, Koldo Izagirreren “Sua nahi, Mr.
Churchill?” izango dugu entzungai eta solasgai. Izagirrek sarrera bat
egingo du, mintzaldi labur bat, obraren zer-nolako batzuk, giltza edo
klabe batzuk, emateko, obra bere testuinguruan-edo kokatzeko; ondoren,
solasaldi irekia (galderak, iritziak…). Solasaldia Donostian izango da,
ekainaren 1ean, ostegunez, 19:30ean, Udal Liburutegiaren ekitaldi aretoan
(San Jeronimo kalean); gonbidatuta zaudete.
Bestalde, solasaldiaren motiboarekin, "Sua nahi, Mr. Churchill?" liburua
dela-eta idatzi den hainbat literatur kritikaren laburpen edo "bilbatze"
bat prestatu da. Testu luzea da (bi orrialde) eta ez dut hemen erantsiko.
Interesa lukeenak www.sustatu.com/1147960236 helbidean topa lezake.
Izagirrerekiko bi elkarrizketa interesgarri ere (besteak beste)
www.berria.info/elkarrizketak eta Txorierriko Aikor aldizkariaren
--http://www.aikor.com/aldizkariak/048/PDF/aikor48zbk.pdf— helbideetan
(Miel A. Elustondok eta Gontzon Barandiaranek eginak, hurrenez hurren).
Joserra Beloki
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago