[itzul] Odontologi prozeduren zerrenda
garbine mendizabal
euskara a bildua ordizia.org
As, Maiatza 23, 07:03:15, CEST 2006
Herriko odontologo baten eskaerarekin egin genuen topo orain hilabete
batzuk. Hortz-klinika batek eskaintzen dituen tratamenduen izenak
?odontologi prozeduren zerrenda? euskaratzea eskatu zigun.
Langintza horretan, EHUko Medikuntza eta Odontologia fakultateko
Neurozientzien Saileko irakasle Jon Jatsu Azkue Barrenetxea eta bertako
hainbat ikasle izan ditugu lankide.
Jon Jatsu Azkuek Ordiziako Udalera helarazi digu odontologia prozeduren
euskarazko zerrenda, eta guk Ordiziako odontologoen artean banatuko dugu.
Baina, horrezaz gain, egoki ikusi dugu aipatu zerrenda Gipuzkoako
Odontolo-estomatologoen Elkartera ere helaraztea, bihar-etzi horrelako
eskaerarik izanez gero nondik heldu izan dezaten, edota, nahi izatera,
bazkideen artean zabal dezaten.
Inork nahiko balu, bidaliko diot, 3 orri dira.
Garbiņe
Ordiziako Udala
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago