[itzul] comienza el espectáculo

xabier-pascual a bildua ej-gv.es xabier-pascual a bildua ej-gv.es
As, Maiatza 23, 11:39:52, CEST 2006


Nik bai. Ikusita daukat gaztelaniaz. Are gehiago, aurreko astean erosi nuen, Bob Fosse-ren pelikula zoragarri hori berriro ikusi ahal izateko. Soinu banda gogoangarria dauka.

Euskaraz, nire proposamena: "Has(i) dadila ikuskizuna, kirolekoa" 

Xabier Pascual Jimenez

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Agurtzane Mallona
Enviado el: martes, 23 de mayo de 2006 11:28
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] comienza el espectáculo

Egun on guztioi:
Ez dakit inork "All that jazz" filma ikusita duen. Memoriak huts egiten 
ez badit, horkoa da goian jarri dudan esaldia. Ez dakit filma eta 
esaldia itzulita dauden, baina onartuko nituzke zati hori emateko 
proposamenak. Nire testuinguruak ez dauka zerikusirik zine edo 
antzerkiarekin, kirolarekin baizik. Hain zuzen ere, aisiari buruzko 
artikulu bateko izenburu batean ageri zait: "Comienza el espectáculo, 
deportivo" (sic).
Eman diezadakezuen laguntza oro ongi etorria izango da. Mila esker 
aldez aurretik.

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago