[itzul] añorgarra / añorgatarra

Ritxi Lizartza ritxi a bildua elebitaldea.com
As, Maiatza 23, 15:47:08, CEST 2006


Nik esango nuke añorgatarrak garela eta izan garela, hala diote aurreko
belaunaldikoek ere, eta gainera Googlen bilaketa eginda, añorgarra askoz
gutxiago agertzen da añorgatarra baino. Kontuan hartzeko, ordea, bilaketak
topatutako kasuetan, euskaraz ari den gehienetan añorgarra proposatzen
duela, eta espainieraz, ordea, añorgatarra.
Ritxi

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de itzul-request a bildua postaria.com
Enviado el: asteartea, 2006.eko maiatzak 23 12:00
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: ItzuL Mezu-Bilduma, 24 bilduma, 24. zenbakia

ItzuL zerrendako mezuak bidali itzul a bildua postaria.com helbidera.

WEB bidez zerrendan izena emateko, edo zerrenda uzteko, joan helbide
honetara:
	http://postaria.com/mailman/listinfo/itzul

Posta elektronikoz nahi bada, bidali mezu bat 'help' hitza idatzita
(kakotsik gabe), bai Gaia lerroan zein mezuan bertan, helbide
honetara:
	itzul-request a bildua postaria.com

Zerrenda kudeatzen duenarekin harremanetan jartzeko:
	itzul-owner a bildua postaria.com

Mezu honi erantzuten badiozu, mesedez, editatu Gaia (subject) lerroa.
Horrelako mezuak sahiestuko dituzu: "Re: Contents of ItzuL digest...".



Gaurko gaiak: 

   1. Añorga (Gotzon Egia)
   2. Re: comienza el espectáculo (xabier-pascual a bildua ej-gv.es)


----------------------------------------------------------------------

Message: 1
Date: Tue, 23 May 2006 11:35:48 +0200
From: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
Subject: [itzul] Añorga
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Message-ID: <4472D774.1040502 a bildua gipuzkoa.net>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1; format=flowed

Halako batean, zalantza:

- añorgarra?
- añorgatarra?

Añorgan jaio eta bizi den adiskide bati deitu diot telefonoz, baina 
kanpoan da. Zer diozue?

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




------------------------------

Message: 2
Date: Tue, 23 May 2006 11:39:52 +0200
From: xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Subject: Re: [itzul] comienza el espectáculo
To: itzul a bildua postaria.com
Message-ID: <9CE7E0F4AC00D547B288D9F86F721E470E276F a bildua AEX04.ejsarea.net>
Content-Type: text/plain; charset=iso-8859-1

Nik bai. Ikusita daukat gaztelaniaz. Are gehiago, aurreko astean erosi nuen,
Bob Fosse-ren pelikula zoragarri hori berriro ikusi ahal izateko. Soinu
banda gogoangarria dauka.

Euskaraz, nire proposamena: "Has(i) dadila ikuskizuna, kirolekoa" 

Xabier Pascual Jimenez

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Agurtzane Mallona
Enviado el: martes, 23 de mayo de 2006 11:28
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] comienza el espectáculo

Egun on guztioi:
Ez dakit inork "All that jazz" filma ikusita duen. Memoriak huts egiten 
ez badit, horkoa da goian jarri dudan esaldia. Ez dakit filma eta 
esaldia itzulita dauden, baina onartuko nituzke zati hori emateko 
proposamenak. Nire testuinguruak ez dauka zerikusirik zine edo 
antzerkiarekin, kirolarekin baizik. Hain zuzen ere, aisiari buruzko 
artikulu bateko izenburu batean ageri zait: "Comienza el espectáculo, 
deportivo" (sic).
Eman diezadakezuen laguntza oro ongi etorria izango da. Mila esker 
aldez aurretik.

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea


------------------------------

_______________________________________________
ItzuL posta zerrenda 
Mezuak bidaltzeko helbidea: itzul a bildua postaria.com
Zerrenda utzi nahi baduzu bidali mezu huts bat hona:
itzul-leave a bildua postaria.com


Bilduma honen bukaera: ItzuL Mezu-Bilduma, 24 bilduma, 24. zenbakia
*******************************************************************




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago