[itzul] -tu + -zko

Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque iroque a bildua edebe.net
Or, Maiatza 26, 13:57:06, CEST 2006


Ea baten batek hartzen duen lan hori! Dena den, barkatu hain zitala
izateagatik, adibidea «hartu-utzizkoa» da (ondo ulertu badut).
Mitxelenarena, hala ere.


> 
> Merezi luke erabide hau gehiago aztertzea. Niri oso interesgarria
> eta baliagarria iruditzen zait. Atzo (kasualitatea) Mitxelenaren adibide hau
> aurkitu nuen Orotarikoan, <<utzi>> sarreran, <<hartu-utzizko>> azpisarreran.
> 
> <<Nahi bezain argiro adierazten du -a hori noraino zen
> hartu-utzizkoa>>.
> 
> <<Ezin utzizko>>-tik lerratu den forma gisa interpreta liteke.
> Beharbada, ondo arakatuz gero, era horretako adibide gehiago azalduko
> lirateke, eta interpretazio hobea egingo litzateke.
> 
> Aseir Larrinaga
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago