[itzul] [SPAM] - Re: Centro cívico y sociocultural - Email found in subject

Asier Sarasua Garmendia asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Or, Maiatza 26, 14:14:22, CEST 2006


> 
> Hortik zehar ez dakit, baina Iruńean 'centro civico' horiek ez dira udaletxea
deszentralizatzeko
>

Uste dut Gasteizen ere hasiera batean asmoa ez zela Udaleko zerbitzuak
deszentralizatzea, hori geroago etorri zen. Hasieran gizarte zerbitzuak
(liburutegia, kirol pistak, igerilekua, tailerrak, ludoteka) auzoetara
hurbiltzeko sortu ziren. Sistema informatikoak hedatu eta sarean jarri zirenean,
udaleko tramiteak egiteko aukera sortu zen (duela hiruzpalau urte): errolda
agiria eskuratzea, zergak ordaintzea, etab.

Niri gustatzen ez zaidana gaztelaniazko "centro cívico" hori da, baina hori
beste kontu bat da.

Gasteizen "gizarte etxe" nahiko errotuta dago, eta ez dut uste aldatuko denik.

--
Asier Sarasua Garmendia
Lurralde Informazioko Sistemen Arloa
Olarizuko etxaldea
01006 Vitoria-Gasteiz
asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
http://www.vitoria-gasteiz.org/ceae




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago