[itzul] ER: ER: Ken Loach

Nagore Etxebarria nagore.labayru a bildua euskalnet.net
As, Maiatza 30, 02:52:06, CEST 2006


> Pedanteegia ote, poesia formalerako ere?:
> 
> Garagarrei deragien haizea
> 
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Gotzon Egia
> Bidalia: astelehena, 2006.eko maiatzak 29 10:13
> Nora: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] ER: Ken Loach
> 
> 
>>> haizeak landare bat eragiten duenean
>> 
>> ehem, Gotzon, lapsus bat izango duk, ezta?,  Irlandarik berdeenean ere
>> harrigarria bailitzateke halako haizea...
> 
> Idazketa prozesu arinegiaren akatsa:
> 
> «"haizeak landare bat astintzen duenean"... ez, oraintxe idatzi berri
> dut "astindu"; beraz, hobe "eragiten"». Jakina, atzera egin eta berriro
> irakurrita: "haizeak landare bati eragiten dionean...".
> 
> Bide batez, poemaren azken lerroa ahaztuta gelditu zait:
> 
> The wind that shakes the barley.
> 
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
> 
> 
Nahiz eta "eragin" aditzaren forma sintetikoak literatur tradizio
murritzekoak izan, nik neuk atsegin dut izenburu hori: "Garagarrei deragien
haizea"... Ondo deritzot erabilera formal-jasoetarako halako formak
berreskuratzeari.
Paule Muinoa







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago