[itzul] tirando...

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Aza 2, 09:39:25, CET 2006


Nik uste dut "botaz" idatzi behar dela, zalantza barik, euskara batuan, gaur-gaurkoz.

Bestalde, Juanek "...baina gehitxo litzateke egitura bera aldaraztea besteari horrenbestez..." dioela eta, nire mezua ondo ulertu bada, esaten ari naizena horixe da, hain zuzen, inork ez diola inori egitura bera aldaraziko, baina milaka garela geure egiturak eurak geurez aldatzen ditugun euskaldunak, eta ez dela ezer gertatzen, eta behin edo behin bere egitura bera aldatu behar duenari ere, sinets iezadazue, ez zaio ezer gertatuko. Alderantziz, mesedegarria izango da. Eta gure egiturak gehiegi aldatzen ohituta gaudenok gutxiago aldatu behar genituzkeela, hasiz gero ez baitugu mugarik (dabil/dihardu > ari da; amama > amona; gauza bi > bi gauza, enparaua/gainerakoa > gainontzekoa...).

Jon



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de ximon
Enviado el: sábado, 28 de octubre de 2006 12:52
Para: itzul
Asunto: [itzul] tirando...

ikusiaz, entzunaz, irakurriaz.... eta bota aditzarekin??? botaaz, boteaz??

milesker
ximon



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago