[itzul] ER: tirando...

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Aza 2, 10:29:14, CET 2006


Uste dut gauza gehitxo nahasten ari garela, eta ez guztiak gramatikari
buruzkoak prezisamentean.

Inorentzat baliagarri bazaio, nik neuk, "botaz" eta "ateraz" darabiltzat
idatziz, "ikusiz/entzunez/joz" ereduan ari bainaiz (baina lasai asko
erabiliko nituzke "atereaz/boteaz", "entzunaz/joaz/ikusiaz" ereduan ariko
banintz.

Bestalde, "aterea" eta "botea" darabiltzat behartzen naizenean, euskararik
batuenean, beste formarik ez delako egitura horretan; --barka, Jon, baina--
ez dudalako uste (norbaitek frogatu arte) euskara batuaren zer guztietarako
araua denik [a+a > a] hori, eta uste dudalako lehenago dela errealitatea
teoria baino.

Hori bai: horretan bestela jokatzeak euskalki-inperialismoa eta -zapalkuntza
konpondu edo arinduko lukeela pentsatuko banu, berehala jango nituzke neure
iritziok eta agintzen zaidan modura jo, desados egonik ere, neurez,
teknikoki.

Eta, halakorik gabe ere, Euskaltzaindiak arau zehatza emanez gero, hura
zintzo-zintzo betetzen ahaleginduko nuke, besteetan bezala, iritziak iritzi.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidalia: osteguna, 2006.eko azaroak 2 09:39
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] tirando...


Nik uste dut "botaz" idatzi behar dela, zalantza barik, euskara batuan,
gaur-gaurkoz.

Bestalde, Juanek "...baina gehitxo litzateke egitura bera aldaraztea
besteari horrenbestez..." dioela eta, nire mezua ondo ulertu bada, esaten
ari naizena horixe da, hain zuzen, inork ez diola inori egitura bera
aldaraziko, baina milaka garela geure egiturak eurak geurez aldatzen ditugun
euskaldunak, eta ez dela ezer gertatzen, eta behin edo behin bere egitura
bera aldatu behar duenari ere, sinets iezadazue, ez zaio ezer gertatuko.
Alderantziz, mesedegarria izango da. Eta gure egiturak gehiegi aldatzen
ohituta gaudenok gutxiago aldatu behar genituzkeela, hasiz gero ez baitugu
mugarik (dabil/dihardu > ari da; amama > amona; gauza bi > bi gauza,
enparaua/gainerakoa > gainontzekoa...).

Jon



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de ximon
Enviado el: sábado, 28 de octubre de 2006 12:52
Para: itzul
Asunto: [itzul] tirando...

ikusiaz, entzunaz, irakurriaz.... eta bota aditzarekin??? botaaz, boteaz??

milesker
ximon




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago