[itzul] Doctrina del "levantamiento del velo"
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
Al, Aza 6, 13:06:36, CET 2006
Nik zuzenbide zibilaren eta merkataritza zuzenbidearen esparruan erabili
izan dut termino hori, esanahi honekin: hainbat enpresek (sozietate
mugatuak, anonimoak, kooperatibak...) legez erantzukizun mugatua dute,
hots, sozietate horien zorrak elkarteak dituen ondasunekin bakarrik
ordaindu behar dira, beraz, beren kudeatzaileen ondarearen kontra ezin
daiteke joan sozietatearena nahikoa ez balitz.
Hala ere, legeak batzuetan aukera ematen du erantzukizun mugatuaren
printzipio hori ez aplikatzeko, eta horrelako kasuetan, sozietatearen
zorrak ordaintzeko bere kudeatzaileen ondasunen kontra jo daiteke
sozietateak berak nahiko ondasunik ez duenean, esaterako, porrot egiten
duenean.
Ez dut, ordea, proposamenik termino hori nola euskara daitekeen
inguruan.
Zelai
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Arrizabalaga, Bakartxo
Enviado el: lunes, 06 de noviembre de 2006 12:51
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Doctrina del "levantamiento del velo"
Alor publikotik pribatura ihes egiten saiatzen dena agerian uzteari
dagokio izen hori, alegia, pribatutzat har dadin saiatzen ari diren hori
benetan alor publikoari dagokiola erakusteari, baina euskaraz ez dut
inoiz ikusi.
bakartxo
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Rey Escalera,Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
Enviado el: lunes, 06 de noviembre de 2006 12:25
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Doctrina del "levantamiento del velo"
Kaixo, lagunok.
Nire lankide batek itzulist-en duda hau plazaratzeko eskatu dit.
Hizkera juridikoko figura bat omen da. Baldin badakizue nola esan,
eskertuko dizue(gu).
Fernando Rey
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago