[itzul] Convenio de concertación

Itzultzailea - Eibarko Udala itzultzaile.ei a bildua eibar.net
Lar, Aza 11, 12:05:34, CET 2006


EHAAk lurzoruaren legea atera zuen; textu hartan, "sistema de concertación"
adierazteko, "hitzarmen-sistema" ematen zuen. Horraino dena ondo, baina
kontua da nik orain "Convenio de concertación" eman behar dudala, eta
"convenio" "hitzarmen" dela "hitzartu" badugu -horixe da gehienok darabilgun
berba-, zer egin? "Hitzarmenerako hitzarmena"? "Hitzarmen hitzarmena"?
-bigarrena, ez didazue ukatuko, potentea da, hitzarmenetatik hitzarmenena,
benetakoena...-
Txantxaz eta trufaz aparte, kuestioa da, horrelakoa tokatuz gero, zuek zer
egingo zenuketen jakitea. Mila esker

Begońa Azpiri Eguren
Eibarko Udala / Itzulpen Zerbitzua / Ego Ibarra batzordea
Untzaga plaza z/g, Eibar, 20600
e-postak: egoibarra.ei a bildua eibar.net - itzultzaile.ei a bildua eibar.net
Telefonoak: 943708421/23
webgunea: www.egoibarra.com <www.egoibarra.com> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago