[itzul] Beste korapilo bat

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Aza 16, 08:17:18, CET 2006


Xabierrek:

> Hartutako erabakiaren kontra...

Anttonek:

> Hartutako akordioaren aurka...

«Erabakiak hartu»... Gazteleraren eragina ez ote dagoen hor: gazteleraz 
«adoptar» edo «tomar» esaten dena, nago euskaraz ez ote den alderantziz 
egiten, «eman» alegia. Erabakiak, aginduak, dekretuak, legeak, arauak... 
*eman* egiten dira.

Horrez gain, «halakoaren erabakia hartu du» esamoldeak beste iruzurtxo 
bat ere gordetzen du, alferrikako nominalizazioarena, alegia: «halakoa 
erabaki du» (aditza eta bere objektu zuzena) aski da.


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago